Ongi etorri
EQUOberdeak
Euskaldunen gehiengoa | |
Egoera zailenetan elkarlanean aritzen jakin dugu. Konfinamendua betetzen, senideak zaintzen edo bizilagunei laguntzen. Erietxe, supermerkatu eta lantegietan, langileek dena eman dute. Gure baserritarrek eta auzoko dendek, egoera berrira egokituz elikatu gaituzte. | |
Betiko bloke politikoak | |
Ez dira egoerak eskatzen zuen mailan egon. Une zailenetan adostasuna aurkitu beharrean, krispazioa sortzen eta errua elkar leporatzen aritu dira. Ezin dugu utzi euren konformizmo eta ikuspegi faltak, gugan berdintasun eza, zatiketa eta aukerak murrizteta lortzea. |
slogan
EQUO Berdeak aukera desberdin bat da.
Adostasunerako dugun gaitasunak eta Eusko Legebiltzarrean dugun jarrera eraikitzaileak aukera eman digu haurreskolak merketzeko, energia berriztagarriak bultzatzeko, DSBEa hobetzeko, bezero sareak geldiarazteko, indarkeria matxista borrokatu eta animalien aurkako tratu txarrei aurre egiteko. | Orain, garai berri honetarako, irtenbide berriak ekartzen ditugu. Europan jada, agintean dauden alderdi berdeen etorkizuneko ikuspegian oinarrituta eta euskal herritar asko bultzatzen ari diren ekimen berritzaileei ahotsa emateko borondatearekin. |
Hautagaiak
Joserra Becerra EQUO Berdeak alderdiko legebiltzarkidea eta lehendakarigaia da. Joserra Becerra. EQUO Berdeak ordezkatu dut azken lau urteotan Eusko Legebiltzarrean, eta nire lanak jendearen bizitza hobetu duten akordioak lortzeko balio izan du. Orain, akordio zabalagoak egin nahi ditut, bizi dugun krisi honetatik indartsuago atera ahal izateko. |
Joserra Becerrari buruz gehiago
Urduñan jaio zen 1969an eta Bi seme ditu. Euskalduna. Industria eta ingurumen arriskuetako ingeniaria da. Gaztetatik, mugimendu bakezaleetan, giza eskubideen aldekotan, ekologistetan, hezkuntzakoetan eta kontsumo arduratsuetako mugimenduetan ere ibilia da. Eusko Legebiltzarreko XI. Legegintzaldian, bozeramaile izan da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordean, baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordean ere. "Eskola jantokien Iruzurra Ikertzeko Batzordea" sortzea bultzatu zuen, eta, amaitzeko, Eusko Jaurlaritzako lau sailburu ohiri errua egozteko irizpena eman zuen. | Legegintza-eremuan, Euskadiko Jasangarritasun Energetikoari buruzko Legearen txostengile eta negoziatzailea izan da, 2020rako Euskadiko aurrekontuen negoziazioan parte hartu du, eta, berari esker, Euskadiren trantsizio ekologikora, indarkeria matxistaren prebentziora eta biktima hauen arretara, gizarte-kohesiora eta familiak, enpresak eta gazteak behin-behineko krisi ekonomiko baten aurrean babestera bideratutako neurrietan 200 M € zuzentzea lortu zituen. Osasun krisiaren ondorioz onartutako neurrien artean, azpimarratzekoak dira, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan egindako hobekuntzak, haurreskolen merkatzea eta energia berriztagarrietarako trantsizioa errazteko bideratutako inbertsioak. Halaber, Animalien Ongizate eta Babeserako Lege proposamen baten bultzatzailea izan da. |
Edurne Baranda (Gipuzkoa) Legelaria naiz lanbidez, eta hainbat urte daramatzat Eusko Legebiltzarrean lanean, nire ezagutza teknikoak sarritan baliagarriak baitira gure ideia berritzaileak herritarrentzako hobekuntzetan bihurtzeko. Gure demokrazia sakontzen lagundu nahi dut, parte-hartze, lankidetza eta eskubide gehiagorekin eta klientelismo gutxiagorekin. | |
Stella García (Bizkaia) Argentinatik etorri nintzen Euskadira, eta hemen, Euskadin, aktibismo sozialari ekin nion. Eusko Legebiltzarretik errealitate bihurtu nahi ditut bai justizia soziala, baita Euskadi irekiago eta inklusiboago baten alde borrokatzen duten gizarte zibileko kolektiboen aldarrikapenak ere. | |
Erika Martínez (Araba) Energia berriztagarrien sektoreko kooperatiba batean egiten dut lan. Gizarte kolaboratzaileago, jasangarriago eta feministago baterantz goaz, gizarte zibilaren eskutik. Euskal politikak eraldaketa berri horiek kontutan hartzea eta bere aukerak guztion onurarako aprobetxatzen hastea nahi dut. |
BerreraikuntzaBerdea
EQUO Berdeak-en, krisi honetatik ikasitako guztiaz baliatu ezkero, indartuta atera gaitezkeela uste dugu. Gai garelako, egin dezagun errealitate Euskadiren iraultza berde eta bidezkoa! | Jasangarriago eta osasuntsuagoa den ekonomia baten alde. Euskadin, etorkizuneko sektoreetan inbertituz, kalitatezko enpleguak sortuko dituena. |
Ongizate-eredu berri baten alde, merezi ditugun osasun, zaintza, etxebizitza eta hezkuntza-zerbitzu publikoak bermatzeko. | |
Klientelismorik gabeko demokrazia oso baten alde. Gure eskubideen esparrua zabalduz, bizikidetza sendotuko duena. |
Lagundu
EQUO Berdeak laguntzeko. Egin posible aukera desberdin bat!
Equo Berdeak ez da bankuen bitartez finantzatzen; herritarren laguntza baino ez dugu gure hauteskunde-kanpaina egiteko. Euskal herritarrek erakutsi dute egoerak eskatzen duen mailan daudela, baina beste bultzada batekin lor dezakegu euskal politika ere egoera horretan egotea. | Zure laguntza eskertzen dugu hauteskunde hauetan aukera desberdin bat posible egiteko. Irtenbide berriak ditugu eta politika egiteko modu kooperatibo berri bat bultzatzen dugu, krisi honetatik indartsuago atera gaitezen. |
Nola? Gure kanpainan honako modu hauetan lagun dezakezu: